XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
OHARRAK Oharrak deriztet honako hauei eta ez zuzenketak, maiz zaila baita, arriskutsua bederen, honako forma hau edo horrako hori hutsegitea edo makurra dela esatea.Ubillosek berak liburuaren azken orrialdean bildu zituenak baino gehixeago direla, hori bai, hori gauza nabaria da; hauek zein diren eta zein ez erabakitzen, haatik, ez hain erraza.
Esate baterako, laurembata
badio hamar edo hamabitan eta larumhat
behin eta larembat
beste behin, eta biok orrialde berean bost lerroren barnean (ikus 189. or.), pentsa daiteke biok okerrak direla.
Baina Apezpicu
eta Obispo
ezagunen ondoan gutxiago ezaguna den Ipizticu
agertzen bada, eta ez behin, baizik lauzpabost bider (ikus. 106. or. eta ondokoak), nork esan makurra denik?.
Aldiz, behin hutsik agertzen den Afezpicu-k
(ikus 147. or.) halakoa izateko egiantz gehixeago du.
Bazcoa
eta Pazcoa, ifini
eta ipini, bidaldu
eta biraldu
eta hauen antzeko aldaerak ageri dira maiztxe.
Beraz oharrak dira hauek, ez beti zuzenketak, eta ez ditut ere guziak bildu; txipi eta ñimiñoak utzirik, larrixeak bakarrik baizik.